GOIAZ!
DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETA, PRIMERAKO AUKERA
Goiaz heziketaren azoka
GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka
Bi urteko etenaldiaren ostean, berriro ere Lanbide Heziketaren Azoka Kulturateko Klaustrora bueltatu da 2023an.
Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka 2023an martxoaren 29an eta 30ean egin da, ohiko lekuan; Arrasaten, Kulturaten.
GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka 2009tik urtero antolatu den ekitaldia da.
GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren helburua da eskualdeko formazio-eskaintza guztia, eta batez ere Lanbide Heziketa ezagutzera ematea. Bertan partehartzen dute eskualdeko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeez gain, enplegua, prestakuntza eta orientazioarekin lotura duten eskualdeko erakunde gehienek ere.
PARTEHARTZAILEAK AZOKAN:
- Debagoieneko Lanbide Heziketako ikastetxeak:
- Beste parte-hartzaile batzuk: eskualdeko enplegu eta prestakuntzako agenteak.
Bastida Akademia, HHI-EPA , IkasDebagoiena, Laneki, Udalak eta Debagoieneko Mankomunitatea.
GOIAZ! Foroa
2009ko ekainaz geroztik Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak GOIAZ! izeneko foroa lideratzen dihardu.
GOIAZ! Foroak eskualdeko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeak batzen ditu eta puntualki prestakuntza eta enpresa alorreko beste agente batzuk ere partehartzen dute.
Sare honek hainbat ekintza antolatzen ditu, prestakuntzaren, ekintzailetasunaren eta Lanbide Heziketaren inguruan; garrantzitsuena GOIAZ! Azoka, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka.
Aurreko edizioak:
Pdf formatuko programazioa: