Lanbide Heziketako zikloren batean izena eman nahi dutenek oraindik urriaren 14ra arte izango dute aukera (ez-ohiko fasea baliatuz). Eskualdeko ikastetxeek ziklo batzuetan plaza libreak dituzte, bai erdi eta baita goi-mailako zikloetan ere.
Goi-mailako lanbide Heziketa bukatu ondorengo urtebeteko espezializazio kurtsoetan, Miguel Altuna Lanbide Heziketan, eta oinarrizko lanbide heziketan ere plaza libreak daude.
– Nork eta noiz du aukera matrikulatzeko?
Ez ohiko fasea: urriak 14a bitartean.
Lanbide Heziketa egiteko baldintzak betetzen dituen edozein pertsona (ikasketa mailaren arabera).
Hemen Debagoieneko ikastetxeetan oraindik plazaren bat libre duten zikloak (aldaketak jasan ditzazke):
IKASTETXEA | PLAZA LIBREAK: Heziketa zikloak | IKASKETA MAILA | EREDUA (A,B+,D) | LANBIDE FAMILIA | Telf. |
Oñati BHI | Mantentze-Lan Elektromekanikoa | (EM-GM) | D | Instalazioa eta mantenimendua | 943 899 300 |
Oñati BHI | Mekanizazioa | (EM-GM) | D | Fabrikazio mekanikoa | 943 899 300 |
Oñati BHI | Administrazio-zerbitzuak | (OLH-FPB) | D | Administrazio eta kudeaketa | 943 899 300 |
Mariaren Lagundia | Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta | (EM-GM) | D | Gizarte eta Kultura Zerbitzuak | 943 76 25 40 |
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa | Automatizazio eta Robotika Industriala | (GM-GS) | D | Elektrizitatea eta Elektronika | 664 298 704 |
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa | Sareko Informatika Sistemen Administrazioa | (GM-GS) | D | Informatika eta komuikazioak | 664 298 704 |
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa | Fabrikazio Mekanikoko Diseinua | (GM-GS) | D | Fabrikazio Mekanikoa | 664 298 704 |
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa | Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa | (GM-GS) | A | Fabrikazio Mekanikoa | 664 298 704 |
Arizmendi Ikastola | Mikroinformatikaren sistemak eta sareak | (EM-GM) | D | Informatika eta komuikazioak | 943 77 20 25 |
Aretxabaleta Lanbide Eskola | Mekanizazioa | (EM-GM) | D | Fabrikazio Mekanikoa | 943 79 79 00 |
Aretxabaleta Lanbide Eskola | Galdaragintza | (EM-GM) | DAB | Fabrikazio Mekanikoa | 943 79 79 00 |
Aretxabaleta Lanbide Eskola | Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta | (EM-GM) | A | Gizarte eta Kultura Zerbitzuak | 943 79 79 00 |
Aretxabaleta Lanbide Eskola | Ibilgailuen Elektromekanika | (EM-GM) | D | Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak | 943 79 79 00 |
Aretxabaleta Lanbide Eskola | Karrozeria | (EM-GM) | D | Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak | 943 79 79 00 |
Aretxabaleta Lanbide Eskola | Eraikuntza metalikoak | (GM-GS) | D | Fabrikazio Mekanikoa | 943 79 79 00 |
Aretxabaleta Lanbide Eskola | Automozioa | (GM-GS) | D | Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak | 943 79 79 00 |
Deitu ikastetxera eta informazioa eskatu.
Zerrenda honek aldaketak izan ditzazke, plazak bete ahala.
(OLH-FPB) | Oinarrizko lanbide Heziketa / FP Básica |
(EM-GM) | Erdi Maila // Grado Medio |
(GM-GS) | Goi Maila // Grado Superior |
(ES) | Espezializazioa |