Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Garapeneko Departamentuaren laguntzarekin, datozen urteetarako Debagoiena eskualdeko enpresetan sortuko diren ZTIM lanpostuen ikerketa egin dute. Industria sektoreko eta zerbitzu aurreratuko 5.000 lanpostu baino gehiago sortzen dituzten 23 enpresek partehartu dute azterketan.

Enpresen %78ak aipatzen du zailtasunak dituela kontratazio berrien aurrean, behar dituzten profilak aurkitzeko.

Etorkizuneko lanpostuak zehazteko eginiko azterketa honek, langileei eskatuko zaizkien gaitasun teknikoak eta zeharkakoak jasotzeaz gain, prestakuntza beharrak eta talentua topatzeko enpresek dituzten oztopoak ere identifikatzen dira. Enpresen %78ak aipatzen du zailtasunak dituela kontratazio berrien aurrean, behar dituzten profilak aurkitzeko.

Ze ikasketa eskatzen dira gehien?

Debagoieneko enpresek dituzten kontratazio berrien perfiletan %30ak mekanikaren inguruko prestakuntza eskatzen du, %25ak elektronikaren ingurukoa, %18an mekatronika, %15ean mekanizatua eta %13an informatika.  Unibertsitate gradu zein goi mailako heziketa zikloak eskatzen dira.

Zeharkako gaitasunen garrantzia

Lan eskaintzetan hautagaiei gehien baloratzen zaizkien konpetentziak dira lidergoa, ekimena, ingurume berrietara egokitzeko gaitasuna, erresilientzia, ikasteko gaitasuna eta arazoen ebazpenerako gaitasuna.

IKUSI INFOGRAFIA – ikerketaren laburpena

X