Lanbide Heziketa ikastea zure asmoen artean badago, nahiz eta oraindik garbi ez eduki, aurrematrikula egitea oso garrantzitsua dela gogorarazten dizugu. Izan ere, matrikulatzerako orduan, onartua izateko aukera gehiago izango duzu, aurrematrikula eginda baduzu.  

lHko Heziketa-Zikloetako Onartzeko Prozesua

  • IZENA-EMATEKO SARBIDEA
  • ONARPENA ESKATZEKO LAGUNTZA-KIDEA

Lanbide Heziketako ERREGIMEN PRESENTZIALEAN (ESKAINTZA OSOA ETA ESKAINTZA PARTZIALA) onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2022/2023 ikasturtea)

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 13tik uztailaren 1era, biak barne, egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.

Gainontzeko ikasleentzat:

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    • Ikastetxean bertan maiatzaren 9tik 27ra arte, biak barne.
    • ONLINE eskabideak, maiatzaren 27ra arte.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota  bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada: ekainaren 30era arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 8a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 12ra arte, barne.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 14a.
  • Ohiko matrikulazio-aldia:
    • I. epea: uztailaren 15etik 19ra, biak barne.
    • II. epea: uztailaren 21a.
    • III. epea: uztailaren 26tik 27ra, biak barne
  • Ezohiko  matrikulazio-aldia: uztailaren 28a eta 29a eta irailaren 1etik urriaren14era, biak barne
  • Modalitate partzialeko matrikulak: uztailaren 15etik 27ra egingo dira

IKASTETXE BATEAN EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

Web ofizialera lotura: https://www.euskadi.eus/informacion/lanbide-heziketako-egutegia/web01-a2hlanhz/eu/

X