Kulturateko klaustroa Lanbide Heziketako eskaintzaz beteko da.

Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dute; baita Bastida Akademiak, HHI-EPAk, IkasDebagoienak, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte.

ORDUTEGIA:

  • MARTXOAK 20, ASTEAZKENA: 8:30-14:30 eta 16:00-18:30
  • MARTXOAK 21, OSTEGUNA: 8:30 – 14:30

Ordutegi horretan publiko guztiari zabalik egongo da Azoka.

Ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorrentzat zabalik dago ekitaldia. Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.

AURTENGO BERRIKUNTZAK

Enpresentzat interesgarriak diren bi gairen inguruan hitzaldi zikloa antolatu da, martxoaren 21 goizean.

Lanbide Heziketan aldaketak datoz hurrengo hilabeteetan, eta horietako bat da DUAL sistemarena. Dual sistemaren berrikuntza guztien berri jasotzeko eta esperientziak ezagutarazteko, mahainguru bat antolatu da enpresentzat. Bertan partehartuko dute, LHko ikastetxeetako Dual arduradunek, eskualdeko enpresek eta ikasleek beraiek.

Ondoren, Biltzen-en eskutik, egoera irregularrean dauden pertsonak kontratatzeko enpresek dituzten aukerak eta baliabideak zein diren azalduko da; “Nola kontratatu pertsona atzerritarrak nire enpresan” hitzaldian.

Aurten ere ERASMUS + txokoa jarriko da; Lanbide Heziketa ikasten ari diren ikasleak Europan zehar kokatuko dituen maparekin.

EGITARAUA:

MARTXOAK 20, ASTEAZKENA


18:30 – SOLASALDIA: “Nik ere Lanbide Heziketa aukeratu dut”

Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta.

Lanbide Heziketaren antolaketa, abantailak eta berrikuntzak azaldu dira lehenengo.

Eta ondoren guraso eta ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko.

Lekua: Areto Nagusia (Kulturate, Azoka kalea 1, Arrasate)

IZEN-EMATEA HEMEN

Hitzaldiaren aurretik, 18:30ak arte, ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira. Eta solasaldiaren ostean luntxa egongo da.

MARTXOAK 21, OSTEGUNA

ENPRESENTZAT HITZALDIAK

9:00 – Dual Berriari buruzko mahaingurua – [euskaraz]

Lanbide Heziketako legeak, besteak beste, Dual modalitate berriak ekarriko ditu eta horrek, Lanbide Heziketa eta enpresen arteko hartuemana gehiago estutzea ekarriko du. Orain arte modu pilotuan egin diren Dual orokorreko esperientziak enpresei helaraztea eta datozen berrikuntzen berri ematea da helburua.

Partehartuko dute: LHko ikastetxeetako Dual arduradunek, enpresek eta ikasleek.

  • MGEP – Osane Lizarralde
  • Miguel Altuna Lanbide Heziketa – Alberto Larrea
  • Ulma Packaging
  • Tornilleria Deba
  • Dual ikasleak

11:00 – Nola kontratatu pertsona atzerritarrak nire enpresan – [gazteleraz]

Egoera irregularrean dauden pertsonak kontratatzeko aukerak eta baliabideak.

Honek emana: Biltzen (Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua – arlo juridikoa) 

IZEN-EMATEA 

Lekua: Areto Nagusia (Kulturate, Azoka kalea 1, Arrasate)

X