Lanbide Heziketako ikasle kopuruak gora egiten jarraitzen du urtez urte. 2021-22 ikasturtean 1.600 ikasletik gora matrikulatu dira Debagioenean. %60a Goi-mailako Lanbide Heziketan dabil, %36a Erdi-mailako Lanbide Heziketan, %3a Oinarrizko Lanbide Heziketan eta %1a Espezializazioetan.
Eskualdean 7 ikastetxek eskaintzen dute Lanbide Heziketa; eskaintza oso anitza da: 10 familia desberdinetan banatuta, maila desberdinetako 24 ziklo daude aukeratzeko.
Ikasleen %75a gizonezkoa da eta soilik %25a da emakumezkoa. Erdi-mailako zikloetan ematen da emakumezkoen presentzia handiena %33. Goi-mailako zikloetan %22koa da emakumezkoen matrikulazioa.
Lanbide Heziketa eta enpresak
Enpresek LHko langile kualifikatuak eskatzen dituzte, eta, aurreikuspenen arabera, LHko ikasle gehiago beharko dira etorkizuneko lanpostuak betetzeko. 2020an, Euskadiko lan-eskaintzen %31,1ek goi-mailako LH eskatzen du, eta %16,95ek erdi-mailako LH, Espainiako LHren Behatokiak egindako azterketaren datuen arabera (2021 txostena).
Debagoieneko Lanbide Heziketako eskaintza ezagutu nahi duzu? Eman begiratu bat web orriari eta egin zure aukera.
Lanbide Heziketa, primerako aukera!