Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko hezkuntzaren ondoren LHko ikasketak egiten ari diren 3 euskal ikasletik 1″. Datu horiek eta beste batzuk ematen dizkigu duela gutxi abian jarritako Lanbide Heziketako behatoki berriak
Aipatutako behatokiaren datuen arabera, hauek dira Lanbide Heziketaren adierazle nabarmenetako batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan:
– Euskadin, LHko ikasketak dituzten 25-64 urte bitarteko biztanleak % 29,8 dira.
– Hauek dira gehien eskatzen diren 5 lanbide-arloak:
- Fabrikazio mekanikoa
2. Elektrizitatea eta elektronika
3. Osasuna
4. Administrazioa eta kudeaketa
5. Gizarte- eta kultura-zerbitzuak
– LHn matrikulatutako ikasleak: “Derrigorrezko hezkuntzaren ondoren LHko ikasketak egiten ari dira 3 euskal ikasletik 1”
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren Adierazle nabarmenen txosten osoa ikus dezakezu
Azken eguneratzea: 2020/11/23
Prestakuntza dualaren aldeko Bankia Fundazioak, Orkestrarekin lankidetzan, “Espainiako Lanbide Heziketaren Behatokia” izeneko web plataforma jarri du martxan, honako helbide honetan: www.observatorioFP.com . Web-plataformaren helburua da Espainiako eta haren erkidego- eta hiri-autonomoetako Lanbide Heziketaren adierazle multzo zabal eta ulerkor baten egungo egoera eta azken urteotako bilakaera aztertzea.