Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka martxoaren 29an eta 30ean egingo da. Aurten betiko lekua berreskuratuko dugu: Arrasaten, Kulturateko klaustroa.

Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dute; baita Bastida Akademiak, HHI-EPAk, IkasDebagoienak, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte.

ORDUTEGIA:

  • MARTXOAK 29, ASTEAZKENA: 8:30-14:30 eta 16:30-18:30
  • MARTXOAK 30, OSTEGUNA: 8:30 – 14:30

Ordutegi horretan publiko guztiari zabalik egongo da Azoka.

Ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorrentzat zabalik dago ekitaldia. Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.

AURTENGO BERRIKUNTZAK

Aurten leku berezia egin nahi diogu Debagoieneko industriari eta eskualdean ekoizten diren produktuekin erakusketa txiki bat jarriko da: “DEBAGOIENEAN EGINA”. Erakusketa kolektibo honekin, honako helburu hauek lortu nahi dira: Eskualdeko enpresa-ehuna sozialki balorizatu eta ezagutaraztea, industriak Debagoienean duen garrantzia azpimarratzea eta perfil teknikoen eta kualifikatuen beharra agerian jartzea. Irailera begira erakusketa osatzea espero da.

ERASMUS + txoko bat ere izango da. Bertan ikusi ahal izango da, Lanbide Heziketa ikasten ari diren ikasleak Europako zein herrialdetan ari diren praktikak egiten.

EGITARAUA:

MARTXOAK 29, ASTEAZKENA


18:30 – SOLASALDIA: “Nik ere Lanbide Heziketa aukeratu dut”

Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta.

Ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko.

Hitzaldiaren aurretik, ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira. Eta solasaldiaren ostean luntxa egongo da.

X