Debagoieneko Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikasi duten pertsonen testigantzak jasotzen dira atal honetan.

Ikasleak

LHko LEKUKOTASUNAK

Heldu nahi duzun lekura heltzeko, bide desberdinak daude. Ezagutu ikasle hauen esperientzia .

ANDER ASULA GARCIA

Automatizazio eta Robotika Industriala GMHZ

“Lanean hasi nahi duten pertsonentzat interesgarria da Lanbide Heziketa. Ziklo batek ate asko zabaltzen dizkizu, eta ondo prestatuta” irteten zara. “

Dual sistema / GMHZ

MIREN GONZALEZ BARRUTIA

Administrazio eta Finantzak GMHZ

“Unibertsitatean hasi nintzen baina ez nengoen gustura, eta beste zerbait probatzea erabaki nuen. Lanbide Heziketa aukeratu nuen eta ez naiz hartutako erabakiaz damutzen. “

Ikasi eta lan /  GMHZ / Unibertsitatea

MARIA ZUBIA TORRE

Mikroinformatikaren sistemak eta sareak EMHZ

“Ingenieritza informatikoa ikasi nahi dut. Eta horretarako Mikroinformatikarekin lotutako erdi-mailako ziklora egin, ondoren goi-mailako informatikako zikloa egingo dut eta ondoren unibertsitatera joateko asmoa daukat.”

DBH /  EMHZ / GMHZ / Unibertsitatea

YERAY ALVAREZ CARMONA

Soldadura eta galdaragintza EMHZ  

Eraikuntza metalikoak GMHZ

“Dual sisteman, lantegian, gehiago ikasten da, eginez ikasten duzulako. Zenbait gauza ez da klaseetan ikasten. Gainera soldata bat ere jasotzen dugu.”

DBH /  EMHZ / GMHZ / Dual / Unibertsitatea

IÑIGO URIBARREN GARAY

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa GMHZ

“Badirudi batzuetan unibertsitatea dela  aukera bakarra eta ez baduzu hori egiten ez dagoela besterik. Baina geroz eta gehiago ikusten da Lanbide Heziketak aukera asko zabaltzen dituela. “

GMHZ / Unibertsitatea

JON BERNAL ETXANIZ

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko EMHZ  

“Konturatu naiz pertsonen zaintzaren arlo hau gustatzen zaidala, eta lanerako ere balioko didala.”

DBH /  EMHZ / GMHZ

HODEI PECIÑA ERAÑA

Mekanizazioa EMHZ  

“Erdi-mailako ziklo hau bukatutakoan, goi-mailakoarekin jarraitzeko asmoa daukat.”

DBH /  EMHZ / GMHZ

ENERITZ AGIRIANO

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa GMHZ

“Industria mundu honetara emakume gehiago animatuko nituzke!

Gutxi gaude-eta!”

Sarbide froga / GMHZ

SONIA FLORES

  • Gizarte Integrazioa GMHZ
  • Erizaintzako Zaintza osagarriak EMHZ
  • Osasun larrialdiak EMHZ

Egin ditudan zikloak osagarriak dira, eta uste dut lan-merkatuan eskaera handia dagoela pertsonen zaintzarekin lotutako zikloetan.

EMHZ / GMHZ

AINHOA RASERO

Salmenta Kudeaketa eta Marketing GMHZ 

“Unibertsitate ikasketak egin zenituen lehenik, eta ondoren Lanbide Heziketa aukeratu. Marketing arloan sakondu nahi nuen eta Dual programa honen aukera jakin nuenean, erabaki nuen Lanbide Heziketa ikastea.”

Dual / GMHZ / Unibertsitatea

MAIALEN IARZA

Ibilgailuen elektromekanika EMHZ 

Automozioa GMHZ

“Lanbide Heziketari esker  benetan gustoko nuenari heldu nion, hau da, ibilgailuen munduari.”

EMHZ / GMHZ / Ikasi eta lana

AITOR LUENGO

Gizarte Integrazioa GMHZ

“Motz egin zait, 2 urtetan esperientzia pilo bat bizi izan ditugu ikasgelan: emozioak, zailtasunak, enpatia eta antzekoak landu ditugu. Horrek ikaskideen arteko harremana estua eta konfidantzazkoa sortu du.”

GMHZ

JOSU TIJERA

Mekanizatua EMHZ   

“Hemen tailerrera joaten gara, marrazketa egiten dugu, mekanizazio prozesuak eta automatizazioa ikasten dugu, piezak tresna desberdinekin neurtzen ikasten ari gara,… Goiza konturatu gabe pasatzen zaigu!”

“Goi-mailako ziklo  batekin jarraitzeko asmoa daukat mekanizazio arloan, gaur egun enpresek maila hori eskatzen dute.”

DBH /  EMHZ / GMHZ

IÑIGO AGIRREZABAL

Fabrikazio Mekanikoa GMHZ  

“Nik praktikan ikasten dut, eginez, eskuekin, eta Lanbide Heziketak aukera hori eskaini dit.”

GMHZ / Unibertsitatea

X