Orientazioa behar duzu?
Erabakitzen laguntzen dizugu.
LHri buruz jakin behar duzun guztia
Ohiko zalantzak
Vacio
Zer da lanbide Heziketa?
Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi guztian lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.
Lanbide Heziketak 170 titulu inguru eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzak honela daude antolatuta:
- Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak.
- Erdi-mailako heziketa-zikloak
- Goi-mailako heziketa-zikloak.
- Aurrerago: espezializazio-kurtsoak
Heziketa-zikloa bat eremu profesional jakin bateko ezagutza teoriko-praktikoz osatutako irakaskuntza arautua da, eta ikasleek Lanbide Heziketako titulu bakoitzaren gaitasunak garatzea du helburu.
170 bat heziketa-ziklo daude lanbide-heziketan, aipatutako hiru maila horietan
Horiek gaindituta, OINARRIZKO LANBIDE-TITULUA, TEKNIKARI TITULUA EDO GOI-MAILAKO TEKNIKARI TITULUA lortzen dira, hurrenez hurrez.
Oinarrizko Lanbide-tituladunek erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera izango dute, eta Teknikari tituladunek, goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera izango dute.
Heziketa-ziklo batek 2.000 irakastordu irauten du (batzuek, salbuespen gisa, 1.400 ikastordu irauten dute), bi ikasturtetan banatuta. Horietatik, 400 eta 600 ordu bitarte erabiltzen dira lantokietan derrigorrezko praktikak egiteko.
Vacio
Nola dago antolatuta Lanbide Heziketa?
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzak honela daude antolatuta:
- Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak.
- Erdi-mailako heziketa-zikloak
- Goi-mailako heziketa-zikloak.
- Aurrerago: espezializazio-kurtsoak
Heziketa-zikloa bat eremu profesional jakin bateko ezagutza teoriko-praktikoz osatutako irakaskuntza arautua da, eta ikasleek Lanbide Heziketako titulu bakoitzaren gaitasunak garatzea du helburu.
170 bat heziketa-ziklo daude lanbide-heziketan, aipatutako hiru maila horietan
Ze titulazio lortuko dut?
Lanbide Heziketako tituluak 3 mailatan banatzen dira:
- OINARRIZKO LANBIDE-TITULUA
- TEKNIKARI TITULUA
- GOI-MAILAKO TEKNIKARI TITULUA
Titulazio bat amaitzean, aukera al dago hurrengo mailara pasatzeko?
Bai. Ikasketak gainditzen dituzten pertsonek honako aukera hauek izango dituzte, hurrenez hurren:
- Oinarrizko Profesionalarenak, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera ematen du.
- Teknikarienak, Goi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera ematen du.
- Goi-mailako Teknikarienak, Unibertsitatean sartzeko aukera ematen du.
Zenbat denbora behar dut Lanbide heziketako titulu bat lortzeko?
Heziketa-ziklo batek 2.000 irakastordu irauten du (batzuek, salbuespen gisa, 1.400 ikastordu irauten dute), bi ikasturtetan banatuta.
Horietatik, 400 eta 600 ordu bitarte erabiltzen dira lantokietan derrigorrezko praktikak egiteko.
Familia Profesionalak
Lanbide munduan egundoko arrakasta duten 150 titulazio baino gehiago ditu Lanbide Heziketak. Titulu horiek sailkatzeko, 26 ARLO edo FAMILIA PROFESIONALETAN taldekatzen dira.
Arlo bakoitzeko heziketa zikloek marko ekonomiko-teknologiko berbera partekatzen dute.
26 lanbide-arloetako bakoitzaren barruan, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak daude, hurrenez hurren, teknikari eta goi-mailako teknikariaren tituluak ematen dituztenak.
LANBIDE ARLOEN ZERRENDA
Familia bakoitzaren barruan, alor horretako prestakuntza-zikloak deskribapena aurkitzen da.
- ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA
- ARTEAK ETA ESKULANGINTZAK
- ARTE GRAFIKOAK
- BEIRA ETA ZERAMIKA
- EHUNGINTZA, JANTZIGINTZA ETA LARRUGINTZA
- ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
- ELIKAGAIEN INDUSTRIAK
- ENERGIA ETA URA
- ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILA
- ERAUZKETA INDUSTRIAK
- FABRIKAZIO MEKANIKOA
- GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE LANAK
- GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK
- INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK
- INSTALATZE ETA MANTENTZE LANAK
- IRUDIA ETA SOINUA
- IRUDI PERTSONALA
- ITSASOA ETA ARRANTZA
- JARDUERA FISIKOAK ETA KIROLAK
- KIMIKA
- MERKATARITZA ETA MARKETINA
- NEKAZARITZA
- OSASUNGINTZA
- OSTALARITZA ETA TURISMOA
- SEGURTASUNA ETA INGURUMENA
- ZURGINTZA, ALTZARIGINTZA ETA KORTXOA
Vacio
Zein baldintza bete behar ditut OINARRIZKO LHra sartzeko?
Baldintza hauek guztiak bete behar dira:
1.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako
- Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren ikasturtea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasturtea eginda izatea.
- Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
127/2014 Errege Dekretuaren 18. artikuluak dioen bezala, esleipen-prozesuan, behin II. eranskineko (hirugarren jarraibidearen 3. puntuko) a) letratik f) letrara bitarteko taldeei plazak esleitu ondoren, esleitu gabeko plazak geratuz gero, aukera egongo da plaza horiek inskripzioaren urte naturalean 17 urte edo gehiago dituzten pertsonei esleitzeko, baldin eta Lanbide Hezike-tako titulurik ez badaukate edo bigarren hezkuntzako ikasketak osorik bukatu dituztela egiaztatzen duen titulurik ez badaukate.
2.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako, hiru urterako prestakuntza-ibilbidearekin.
Hiru urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Lanbide-Heziketako zikloetan sartzeko aukera izango dute hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek eta inskripzioaren urte natura-lean 17 urte edo gehiago dituzten eta titulurik ez duten pertsonek.
Zein baldintza bete behar ditut ERDI-MAILAKO LHra sartzeko?
Baldintza hauetako bat bete beharko da:
- Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
- Oinarrizko lanbide-titulua.
- Batxilergoko titulua.
- Unibertsitateko titulua.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.
- Gainditu izana:
- Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak.
- Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak.
- Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan Erdi-Mailako Heziketa-Zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat.
- Erdi- edo Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proba edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe.
- Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila.
- Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa.
- Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala.
Gainera, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.
Zein baldintza bete behar ditut GOI-MAILAKO LHra sartzeko?
Baldintza hauetako bat bete beharko da:
- Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
- Batxilergoko titulua.
- Unibertsitateko titulua.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari edo Teknikari Espezialista titulua.
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) titulua.
- Gainditu izana:
- Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila.
- Goi- Mailako Heziketa- Zikloetara sartzeko proba.
- Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
- UZI edo PREU.
Goi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.
Vacio
Zer da eskaintza partziala?
Zure kualifikazio maila hobetu nahi baduzu eta ohiko ordutegia bete ezin baduzu, ESKAINTZA PARTZIALA izan daiteke zure aukera.
Eskaintza Partzialak Heziketa zikloa moduluka egiteko aukera ematen dizu. Eskaintza partzialean, 3 ikasturtetan amaituko duzu zikloa. Goizez edota arratsaldez izaten dira eskolak (aukeran).
Eskaintza partzialak modulu solteetan (irakasgaiak) matrikulatzeko aukera ematen du.
Matrikula arruntean ordea, ikastaroa osatzen duten modulu guztietan izena eman behar izaten da.
Eskoletara joatea derrigorrezkoa da, baina eguneko eskola-ordu gutxiago direnez, beste jarduera batzuekin bateragarri egiteko aukera ematen du, adibidez, lanarekin.
Matrikula normalean, ikasturtearen hasierarekin bat dator.
Eskaintza partzial honen hartzaileak pertsona helduak, 18 urtetik gorakoak, eta eskatutako titulazioa eduki, edota Heziketa-Zikloetan sartzeko proba gainditu beharko dute, ikasi nahi d(ir)en modulua edo moduluak Erdi-Mailako edo Goi-Mailako Ziklo batekoak diren.
Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu.
Heziketa Zikloetako Eskaintza Partzialaren xehetasun guztiak AGINDUA, 2010/03/22koan arautzen dira.
Hurrengo esteketan LHko Ikastetxe Publikoeta Pribatuetako aurtengo ikasturteko Eskaintza Partziala kontsulta dezakezu.
Taula lurralde historikotan zatituta dago.
- Ikastetxe publikoetan eskainitako moduluak, 2020-2021
- Ikastetxe pribatuetan eskainitako moduluak, 2020-2021