Debagoieneko Oinarrizko

Lanbide Heziketa

Debagoieneko Oinarrizko Lanbide Heziketa

Zer da Oinarrizko Lanbide Heziketa?

1.go mailako lanbide titulua da, 2.000 ordu ditu, eta horrekin oinarrizko lanbide titulua lortzen da. Barne hartzen du Lantokiko Prestakuntzaren (LP) modulua (enpresako praktikak).

Hartzaileak

DBHko titulua eskuratu ez duten 16 eta 17 urteko gazteak. Salpuespen gisa, adin hori 15 urtera jeitsi ahal izango da.

Programaren helburuak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak behar bezala gainditu ez dituzten ikasleei oinarrizko formakuntza eta lanbide heziketa eskeintza die.

Zer lortuko ahal du bertako ikasketekin

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide-titulua jasoko dute.
  • Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera emango du.
  • Oinarrizko lanbide-titulua duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortuko dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa gaindituta .

Non ikasi daiteke?

Eskualdeko 3 ikastetxe hauetan ikasi daiteke Oinarrizko Lanbide Heziketa:

  • Arizmendi Ikastola – Arrasaten
  • Oñati BHI – Oñatin
  • Aretxabaleta Lanbide Eskola – Aretxabaletan

 

Zein espezialitate daude?

Hiru espezialitate eskaintzen dira eskualdean:

A) SUKALDARITZAKO ETA JATETXE-ARLOKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Profesional honek besteren kontura egiten du lan ostalaritzaren sektoreko enpresa txikietan, ertainetan eta handietan, jatetxe-arloko establezimenduetan, tabernetan, kafetegietan eta janari prestatuetan espezializatuta dauden dendetan, baita elikagaiak biltegiratzera, ontziratzera eta banatzera zuzentzen diren enpresetan ere.

Era berean, bere kontura egin dezake lan ostalaritzaren eta ohiko jatetxe-arlo tradizionalaren, modernoaren edo kolektiboaren azpisektoreetako establezimendu txikietan.

B) ETXEBIZITZEN MANTENTZE LANETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Profesional honek besteren kontura egiten du lan produktu mekanikoak eta elektromekanikoak fabrikatu eta

muntatzen dituzten eta iturgintzako, berokuntzako eta klimatizazioko instalazioak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan.

C) ADMINISTRAZIO ZERBITZUETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

BulegoEdozein motatako enpresetako bulego, lantegi eta administrazio- edo merkataritza-sailetan, honako zereginetan;  datuen tratamentuan, bezeroen arretan, artxiboan, bulegoko oinarrizko lanetan.

D) ELEMENTU METALIKOEN FABRIKAZIOKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Soldadura tailerraElementu metalikoak soldadurako eta galdaragintza arineko prozeduren bitartez fabrikatu eta muntatzen dituzten eta tresneria elektrikoak eta elektronikoak muntatu eta mantentzen dituzten enpresetan.

Informazio gehiago: Oinarrizko Lanbide Heziketa (Hezkuntza Sailera lotura) 

NON IKASI DAITEKE?

Arizmendi_Pro

  • SUKALDARITZA (A eredua)
  • MANTENUA (A eredua)

Tel: 943 77 20 25

– – – – – – – – – – –

OÑATI bhi

  • ADMINISTRAZIOA (D eredua)

Zuazola Larraña

Tel: 943 89 93 00

– – – – – – – – – – – – – – – – –

  • ELEMENTU METALIKOEN FABRIKAZIOA (D eredua)

ALE eraikina

Tel. 943 79 79 00

X