Orientazioa behar duzu?
Erabakitzen laguntzen dizugu.
LHri buruz jakin behar duzun guztia
ZTIAM Esperientziak – Emakume Erreferenteak
Debagoieneko emakume hauek ZTIAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) arloko ikasketak burutu dituzte eta egun ZTIAM arloko lanbide desberdinetan lan egiten dute; industrian, ikerketan,…
Ezagutu beraien esperientziak eta aukeratu zuk ere ZTIAM!
Aurreikuspenen arabera, Europak zientzialari eta teknologo gehiago beharko ditu epe laburrean, eta ez da izango lanpostu horiek betetzeko behar adina langile gaitu. ZTIAM arloetan, gutxiengoa dira emakumeak, eta hori dela-eta,
gertuko emakumezko erreferenteak ikustarazi nahi dira bideo labur hauen bitartez.
Ane Blazquez García
Datuen analisian ikerlaria (IKERLAN)
Oñati / 27 urte
“emakumeon presentzia arlo hauetan, zientzian, teknologian, informatikan, matematikan, elektronikan,… ezinbestekoa da”
IKASKETAK
– Matematikako gradua.
– Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Masterra
– Ingeniaritza Informatiko programan doktorea
Maitane Garay Garitano
Ekoizpen Lineako arduraduna (POLMETASA)
Bergara / 31 urte
“Uste dugu industria mundua mutilena dela, baina ez da. Neskok ere, asko balio dugu”
IKASKETAK
– Mekanizazioa EMHZ
– Hotzeko estanpazioa
– Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa GMHZ
– Diseinua fabrikazio mekanikoan GMHZ
(*) GMHZ: Goi-mailako Heziketa Zikloa
Alaine Gezalaga Garcia
Erreparatzailea (FAGOR ELECTRONICA)
Urretxu/ 43 urte
“Gero eta emakume gehiago gara industria munduan eta oso ondo egiten ari gara”
IKASKETAK
– Automatizazioa eta Robotikako GMHZ
Miren Gomez Sagarzazu
Laborategiko teknikaria (MGEP)
Donostia / 24 urte
“Beldurrak eta aurreiritziak alde batera utzi, eta benetan gustatzen zaizuena ikasi”
IKASKETAK
– Fabrikazio Mekanikoko Disenuan GMHZ
MONDRAGON ZTIM HUB proiektuaren baitan garatutako ekimena
Babesleak:
Laguntzailea: